Uhatearakildarrek San Donatora erromeria eginen dute

Guaixe 2022ko uzt. 28a, 11:24
San Donato ermita. ARTXIBOA

Abuztuaren 7an, igandean, San Donato eta San Kaietano egunarekin bat Beriain gaineko ermitara joanen dira. 

Aurten San Donato eta San Kaietano eguna igandea da, eta, beraz, egun berean eginen dute San Donato ermitara erromeria uhartearakildarrek; abuztuak 7an. Goizean goiz abiatuko dira Beriain gainean dagoen ermitara, eta 11:00etan bertan meza eginen dute. Ondoren, Uharte Arakilgo udalak gazta, txorizoa, urdaia, ardoa eta ura eskainiko du. 

Egun honetan ere igotzen dira unanuarrak San Donato ermitara San Donati eguna ospatzera. Elkartean egun osoan zehar zabalik egoten da.