Uharte Arakilgo 3 eta 12 urte arteko 36 haurrek parte hartu zuten ludotekan, bi taldetan banatuta. Herriko hainbat lekutan jarduerak antolatu zituzten. Igerilekuan uretan eta belardian jokoak egin zituzten agorrilaren 2an. Mendian euskaraz jardueraren bidez jokoak mendian egin zituzten agorrilaren 7an. Aste bat pasa eta herrian egin zituzten haurrek euskaraz hizketatzeko jarduerak. Guztiaren atzean Uharteko euskara taldea zegoen.