Beriaingo ermitan, mantentze lanak

Guaixe 2022ko ira. 7a, 08:43

Beriain San Donato Berrikuntza Taldeak garilaren 30ean egin zituen, agorrilaren 7an ospatu zen San Donato eta San Kaietano prest egon zedin. 

Beriain gainean, 1.492 metroko altueran, bi sanduri eskainitako ermita dago. Han elizkizuna egiten da urtean behin: agorrilaren 7an, igandea, bada; bestela, hurrengo igandean. Aurten, urtero bezala, ospakizunaren aurretik Beriain San Donato Berrikuntza Taldeko kideak mendi puntara igo ziren eta ermita eta ondoko aterpea garbitzen, margotzen, estaltzen eta edozein kalte konpontzen aritu ziren.