Udalak hiri eta landa lur kontribuzioa kobratuko ditu

Guaixe 2022ko ira. 15a, 11:37
Uharte Arakilgo udaletxea. ARTXIBOA

Ordainketak helbideratuak dituztenei kontuan kargatuko zaie. Halakorik ez dutenek lastailaren 7ra arteko epea dute ordainketa egiteko. 

Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi dunez, hiri eta landa lur kontribuzioa zergako ordainagirian lastailaren 5ean kobratuko ditu helbideratuta dauden kontuetatik. Ordainketak helbideratu gabe dituztenek dagoeneko aukera dute ordainketa egiteko. Udalak bidalitako jakinarazpenetan jakinarazten da zein banku edo kutxa bulegotan egin dezaketen ordainketa, beti ere ordainagiria erakutsiz. Horretarako epea lastailaren 7an despedituko da.