Haur eta gazteendako eskaintza egin du udalak

Guaixe 2022ko ira. 16a, 09:25

Umeak eta gurasoek San Joan plazan. ARTXIBOA

Izen emateko epea gaur despedituko da.

Ikasturte berrirako eskolaz kanpoko bederatzi eskaintza prestatu ditu Uharte Arakilgo Udalak: areto futbola, ingelesa, irristaketa, robotika, dantza, frontenisa, mekanografia (7 eta 12 urte artekoendako), dantza modernoa eta psikomotrizitatea. Seme-alabak haietakoren batean izena eman nahi dutenek ostiralera arteko epea dute udaletxean izena emateko. Udalak jakinarazi duenez, eskolaz kanpoko eskaintzen ordutegiak eta eguna begiraleekin eginen diren bileretan zehaztuko dira.