Bederatziurrena Aralarren

Guaixe 2022ko ira. 20a, 10:14

Irailaren 21etik hasita meza eta bederatziurrena izanen dira santutegian, San Migel egunean despedituko dena. Egun berean, 'Conocer Navarra' aldizkariaren azken zenbakiaren aurkezpena eginen dute aurkezpenean. 

Irailaren 29an da San Miguel eguna, eta gertuago dagoenez irailaren 21ean, asteazkenean, haren bederatziurrenak hasiko dira. Aralarko santutegian bederatzi egunez meza eta bederatziurrena izanen dira, 18:00etan, eta hitzordu hori hilaren 29an, San Migel egunean, despedituko da. Egun horretan, ohi den moduan, goiz eta arratsaldez elizkizunak izanen dira santutegian. 

Bestalde, irailaren 21ean, asteazkenean, 17:00etan, Conocer Navarra aldizkariak bere azken zenbakia aurkeztuko du santutegian bertan. Zenbaki hori Aralarko santutegiari eta Zamartzeko monasterioari eskainita dago.