Txirrindularitza

Eslovakian egindako lanarekin gustura

Guaixe 2022ko ira. 20a, 12:05
Igor Arrieta, taldekideekin. SPRYNT CYCLING

Igor Arrieta Kern Pharma taldearekin aritu da Eslovakian

Irailaren 13tik 17ra jokatu zen Eslovakiako Tourra, eta Igor Arrieta uharte arakildarra bertan lehiatu zen, Kern Pharma taldearekin. Quick Step taldeko Josef Cern´yk irabazi du Tourra, eta Arrieta 49. sailkatu zen, 9:59ra. Kern Pharmako kirol zuzendari Jon Armendariz kontentu zegoen talde farmazeutikoak egindako lanarekin. “Balantzea positiboa da. Ahal genuen guztia aprobetxatu dugu, bakoitza bere tokitik eta egoeratik, eta ongi egindako lanaren sentsazioarekin itzuli gara”.