Hilerriko eskubideak berritzeko aukera

Guaixe 2022ko ira. 28a, 11:12

Uharte Arakilgo hilerriaren sarrera. ARTXIBOA

Udalak jakinarazi duenez, hilobi eta horma-hobietarako 10 urterako luzapena eskatu daiteke gehienez.

Uharte Arakilgo Udalak etorkizunean hilerria berregituratuko du. Horretan hasi aurretik kanpo santuan dauden hilobi eta horma-hobien eskubideak zertan diren aztertu du eta konturatu da asko iraungi direla. Horietan dauden gorpuzkiak aterako ditu udalak. Baina hori egin aurretik senideak gaztigatuko ditu. 

Bestetik, Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, hilobi eta horma-hobietarako hamar urterako luzapena eskatu daiteke, gehienez, hilobiratzea 20 urtekoa izanik. Epeak iraungita, udalaren jabetzara bueltatuko da, beste herritar batzuek erabiltzeko.