Sanmigelak Uharte Arakilen

Guaixe 2022ko ira. 26a, 15:26

2019ko Uharteko San Migel festak. ARTXIBOA

Irailaren 29tik urriaren 1era, ostegunetik larunbatera, ospatuko dituzten festak Uharte Arakilen. 

Irailaren 29an, ostegunean, San Migel eguna izanen da, eta Uharte Arakilen zainduaren egunean bertan hasiko dituzte haren omenezko festak. Hiru festa egun izanen dute uharte arakildarrek. Suziria Uharte Arakilgo Mugimendu feministak botako du. 

Uharte Arakilgo Udalak festetan gozatzeko eta gozarazteko mezua zabaldu du, eta "inolako eraso sexistarik ez onartzeko" mezua zabaldu du ere: "Eraso sexisten aurrean ez izan konplize, hartu jarrera aktiboa: uhartekomugimedufeminista@gmail.com". Bide horretan, larunbatean, urriaren 1ean, 20:00etatik 01:00etara prebentzio eta informazio puntu morea izanen da herriko plazan. Festetan zaintza lana "guztion" ardura dela gogoratu du udalak ere. 

Uharte Arakilgo San Migel festen egitaraua

Irailak 29 osteguna

  • 12:00 Meza, elizan.
  • 16:30 Frontenis finala.
  • 18:00 Suziria! Uharteko Mugimendu feministak festei hasiera emango die konpartsarekin lagunduta.
    Auzatea.
  • 20:00-22:00 Dantzaldia Trikidantz taldearen eskutik.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 24:00-02:00 Dantzaldia Muxutruk taldearekin.
  • 02:00 Buelta herriari gurdi musikatuarekin.
    Uharte Arakilgo Gazte Asanbladak antolatuta. 

Irailak 30 ostirala

  • 12:00 Erraldoiak eta buruhandiak.
  • 13:00 Auzatea.
  • 14:30 Jubilatuen bazkaria.
  • 17:30 Herri kirolen erakustaldia.
  • 18:30 Buruhandiak.
  • 20:00 Play Back.
    Auzatea.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 24:00-04:00 Dantzaldia Muxutruk taldearekin.
  • 02:00-03:00 Txoznan txupitoak euro batera. 
    Uharte Arakilgo Gazte Asanbladak antolatuta. 

Urriak 1 larunbata

  • 10:00 Dianak
    Haurren futbito txapelketa..
  • 12:00 Erraldoiak eta buruhandiak.
  • 13:00 Kantirun taldearen emanaldia.
    Auzatea.
  • 14:30 Paellada.
  • 16:30 Pantxo Balbuenarekin bazkalondoa.
  • 17:00 Haurrendako Jokai jolasak, Ibai kalean.
  • 18:30 Txokolatada, Ibai kalean.
  • 18:30-20:30 Eztanda Txaranga. 
    Uharte Arakilgo Gazte Asanbladak antolatuta. 
  • 19:30 Buruhandiak.
  • 20:00 Auzatea.
  • 20:00-22:00 Iratzar taldearekin dantzaldia.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 24:00-03:00 Iratzar taldearekin dantzaldia.