Udaletxearen itxiera egunaren aldaketa

Guaixe 2022ko ira. 28a, 10:52

Uharte Arakilgo udaletxea. ARTXIBOA

Festak direla eta, ostiralean itxiko da herriaren etxea.

Uharte Arakilgo Udalaren lan egutegian San Migel eguna, osteguna, gorriz markatuta dago, festen hasierako eguna delako. Ondorioz, ostegunean udaletxeak itxita egon behar zuen. Baina Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, ostegunean herriaren etxean normal lan eginen dute San Migel egunean eta hurrengo egunean, ostiralean, jai hartuko dute langileek, eta, beraz, udaletxera joaten denak hura itxita opatuko du.