Aralarko santutegitik hainbat jakinarazpen

Guaixe 2022ko urr. 11a, 08:06

Jendea Aralarko aingerua gurtzen mezaren ondoren. ARTXIBOA

Heldu den astetik aurrera, oporrengatik, taberna-jatetxea itxita egonen da. Bi egunetako elizkizunen ordutegia zehaztu dituzte ere.

Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak jakinarazi duenez, heldu den astelehenetik, hilak 17, azaroaren 8ra arte, Aralarko santutegi ondoko taberna jatetxea itxita egonen da. Itxieraren arrazoia bertako langileen oporrak dira. Kofradiak jakinarazi duenez, ostalaritza establezimendua itxita egonda ere, Aralarko santutegia egunero zabalik egonen da 10:00etatik 18:00etara, astelehenetan izan ezik. Ordutegi horren barruan, santutegi ondoko aterpea eta komunak ere zabalik egonen dira. 

Bestalde, kofradiak jakinarazi du asteazkenean, Pilare Egunean, Aralarko santutegian meza nagusia 12:30ean izanen dela, beste edozein jai egunetan bezala. Kofradiak aurreratu duenez, Domu Santu Egunean ere ordu berean izanen da elizkizuna. Azkenik, kofradiak gogorarazi du igandero santutegian meza 12:30ean dela.