'De vuelta a casa' film laburraren emanaldia eta solasaldia

Guaixe 2022ko urr. 11a, 15:31

Asotariko Sakana. Aniztasuna erein. Urri Trans programaren barruan, urriaren 14an, Angel Manuel Chiviteren filmaren emanaldia eta solasaldia zianen da Uharte Arakilgo udaletxean. 

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunaren Institutuak, Kattalingunek, Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak eta Naizen haur transexualen familien elakartea, Uharte Arakilgo, Ziordiko, Lakuntzako, Olaztiko eta Etxarri Aranazko udalen laguntzarekin, Transexualitatearen inguruko programa antolatu dute, urriaren 14tik 30era: Askotariko Sakana. Aniztasuna erein. Urri Trans

Lehenengo emanaldia De vuelta en casa Angel Manuel Chiviteren film laburraren emanaldia izanen da, urriaren 14an, 18:00etan, Uharte Arakilgo udaletxea. Emanaldiaren ondoren zuzendariarekin solasaldia izanen da ere eta Kattalingune Nafarroako Gonernuko LGTBI+ Zerbitzuaren aurkezpena eginen dute ere. 

'De vuelta a casa film' dokumentala

Sinopsia: Virginia bere jaioterrira itzuli da pentsatuz denborak gauzak aldatu dituela. 

Fitxa artistikoa: Vanesa Baldonado, Manuel Izal, Faustino León, Joseba Parras, Estrella León.

Emanaldia: Urriaren 14an, ostirala, 18:00etan, Uharte Arakilgo udaletxean. 

Sarrera: doan.