Uharte Arakilgo Itxesia futbol zelaiaren ertzetan lurra botaz hura zabaldu zuten udazkenerako, 98 metro luze eta 58 metro zabal utziz. Gainera, entrenatzaileen ordezkoen aulkiak hegal batetik bestera aldatu zituzten eta mendebaldean jarri, neguan babestuago egoteko. Udaberrian ateak atzeratuko zituzten. Lanak 5 milioi pezeta (30.050,61 euro) balio zuen. Gobernuak 1,6 milioi eman zuen, eta gainontzekoa Aralar Mendi elkarteak ordaindu zuen. Aurrekontua merkatzeko jokalariek auzolanak egin zituzten.