Urriaren 16an Aramotz mendi lasterketa jokatu zen, Zornotzako Mendi Astearen barruan. 17 kilometroko proban bi uharte arakildar izan ziren protagonista, Maria Riscok irabazi baitzuen (2:07:25) Itziar Retegi taldekidearen aurretik (2:12:43). Gizonezkoetan Julen Aranguena gailendu zen (1:31:09) eta Jose Javier Beregaña 25. sailkatu zen (1:57:22).