Uharte Arakil parean sutea piztu da Aralarren. Larrialdi zerbitzuek suhiltzaileak sutea itzaltzeko lanetan ari diraeta foruzainak ingurua kontrolatzen ari dira. Haizeagatik eta gaua sartu delako helikoteroak ezin du lanik egin.
Twitter bidez zenbait erabiltzailek jakinarazi dutenez, hasiera batean sutea tximista baten eraginez sortu zela uste zuten, baina, dirudienez, argindarraren dorre bat erori da eta sutea eragin du; @Navarrameteo-k bere kontuan esan duenez, ez omen baitira zonaldean tximistak izan.