Udalak haur eskolaren kudeaketa eman du

Guaixe 2022ko urriaren 31

Haurrak eskulanak egiten. ARTXIBOA

Dindaia fundazioa arduratzen ari da.

Uharte Arakilgo Udalak Haur Hezkuntzako lehen zikloko zerbitzua emateko kontratua Dindaia fundazioarekin itxi du. 0 eta 3 urte arteko umeez arduratuko da fundazioa, eta lan horren truke 66.823,24 euro jasoko ditu. Pausoka haur eskola D eredukoa da.