Denetariko poesia Uharte Arakilen

Guaixe 2022ko aza. 4a, 13:23

Urteroko poesia errezitala antolatu du Blanca Arrizabalagak azaroaren 6an, igandea, Uharte Arakilgo jubilatuen elkartean. 

Poesiaz gozatzeko tarte bat eskaintzen du Blanca Arrizabalagak urtero Uharte Arakilen antoaltzen duen errezitalean. Urtean zehar landu dituzten poemak jendaurrean irakurtzen dituzte jubilatuen elkartean. Errezitala 17:00etan hasiko da eta Blanca Arrizabalaga poetarekin batera Alfonso Muro, David Ruiz, Ventura Ruiz eta Mikel Sanz Tirapu izanen dira.