Patata operazioa egin zuten

Guaixe 2022ko aza. 7a, 12:56
Uharte Arakilgo eta peñako kideak elkarrekin. UTZITAKOA

Urdiain eta Satrustegi artean egin zen jaki bilketa.

Iruñeko Alegria peñako kideek 59. Patata Operazioa egin zuten igandean. Hiriburuko Hermanitas de los Pobres edo Behartsuen Haurrideak komentuaren aldeko jaki bilketa egin zuten Urdiain eta Satrustegi arteko herrietan. Guztira 300 kilo patata, kuia, tipula, sagar, intxaur eta porru jaso zituzten. Baita 376 euro ere. Peñakideek Uharte Arakilgo jubilatu elkartearen laguntza eskertu zuten.