Ekonomia jardueren gaineko zerga ordaintzeko epea zabalik dago

Guaixe 2022ko aza. 17a, 11:43
Uharte Arakilgo udaletxea. ARTXIBOA

Abenduaren 10era arteko epea dago horretarako.

Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, aurtengo ekonomia jardueren gaineko zerga azaroaren 25ean kobratuko die ordainagiriak helbideratuta dituztenei. Horretarako, kontu korrontean eginen die kargua udalak. Ordainagiriak helbideratu gabe dituztenek abenduaren 10era arteko epea dute haiek pagatzeko. Zerga ordaintzeko etxean jasotako jakinarazpenean agertzen diren banku edo kutxa bulegoetan egin beharko dituzte, beti ere dagokion ordainagiria aurkeztuz.