Zerbitzu anitzetako langilea kontratatzeko deialdia

Guaixe 2022ko aza. 22a, 11:43
Uharte Arakilgo udaletxea. ARTXIBOA

Merezimendu lehiaketaren bidez beteko du lanpostu hutsa Uharte Arakilgo Udalak.

Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Uharte Arakilgo Udalak aldi baterako enplegua egonkortzeko deialdia egin du. Haren bidez zerbitzu anitzetako lanpostu hutsa bete nahi du Uharte Arakilgo Udalak merezimendu lehiaketaren prozeduraren bidez. Udalak jakinarazi duenez, lanpostua eskuratzen duen langileak lanaldi osoan lan eginen du eta D mailako funtzionarioa izanen da. Hautagaiek euskarazko B1 maila dutela ziurtatu beharko dute. Deialdian interesa dutenek hilaren 29ra arteko epea dute eskabideak eta dagokion dokumentazioa aurkezteko.