Eraso sexualen inguruko hitzaldia Uharte Arakilen

Guaixe 2022ko aza. 18a, 09:21
Aitizber Bañuelos dokumental batean. UTZITAKOA

Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak azaroaren 25aren harira 'Agresiones sexuales mediadas por alcohol y drogas' hitzaldia izanen da azaroaren 23an, asteazkenean, Uharte Arakilen. 

Azaroaren 23an, 18:30ean, Uharte Arakilgo udaletxean Eraikiz Kolektiboko Aitziber Bañuelos Ganuzak Agresiones sexuales mediadas por alcohol y drogas hitzaldia emanen du. Bañuelosek, besteak beste, genero eta sexu indarkeria pairatu duten emakumeak empoderazio eta askatasun prozesuetan laguntzen du. Ekimena Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak azaroaren 25 Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunerako antolatu duen egitarauaren barruan dago. 

'Gertatzen da, eta badira horren erantzuleak'
Sakanako Mankomuntitateko Berdintasun zerbitzuaren egitaraua

Azaroak 17 osteguna
19:00etan, Olaztiko kultur etxean

  • Emma Larretaren InVISIBLES dokumentalaren emanaldia eta solasaldia. 

Azaroak 18 ostirala
18:30ean, Urdiaingo Herrientxean

  • Urpekakariak haurrendako bertso antzezlanaren emanaldia. 

Azaroak 19 larunbata
19:00etan, Lakuntzako kultur etxean 

  • Emma Larretaren InVISIBLES dokumentalaren emanaldia eta solasaldia. 

Azaroak 23 asteazkena
18:30ean, Uharte Arakilgo udaletxean

  • Agresiones sexuales medaidas por alcohol y otras drogas Aitziber Bañuelos Ganuzaren hitzaldia. 

Azaroak 24 osteguna
19:00etan, Arbizuko udaletxean

  • Beatriz Egizabalen Magma Mia bakarrizketa. 

Azaroak 25

  • Mobilizazioak. 

Azaroak 26
19:00etan, Irurtzungo kultur etxean

  • Behi jasa antzezlanaren emanaldia. 

Azaroak 27 igandea
Etxarri Aranazko plazan

  • Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra Emakumeen arteko sareak ehundu ekimena.
    • 11:00 Topaketa.
    • 13:00 Ekitaldia. Ondoren, Pantxika Lamur. 

Abenduak 1
18:00etan, Unanuko Denok Bat elkartean

  • Liburu dasta. Literatur solasaldiak idazleekin: Alaine Agirreren Karena liburua. 
    Sakanako Mankomunitateko Euskara eta Berdintasun zerbitzuek antolatutakoa. 

Abenduak 9 eta 10, ostirala eta larunbata
Olazti

  • Neska gazteendako autodefentsa feminista ikastaroa. 
    Izen ematea: berdintasuna@sakana-mank.eus