Udalak langabetu bat kontratuko du

Guaixe 2022ko aza. 22a, 10:48
Uharte Arakilgo udaletxea. ARTXIBOA

51 urte baino gehiago duen pertsona kontratatuko du.

Uharte Arakilgo Udalak bere zerbitzu anitzetako langilea lagunduko duen pertsona bat kontratatu nahi du. Udalak jakinarazi duenez, 51 urtetik gora duen eta Nafar-Lansare enplegu zerbitzuan izena emana duen langabetu bat kontratatuko du. Udalak urte erdiko lanaldi osoko kontratua eskaintzen du. Lanpostuan interesa duenak Altsasun dagoen Nafarroako Lan Zerbitzuko bulegoan eman behar du izena ostiraleko 12:00ak baino lehen.