Uharte Arakilgo emakumeak bilduko dira

Guaixe 2022ko aza. 22a, 08:21

Azaroaren 26an, larunbata, bazkaria eginen dute eta antzezlana izanen da, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira. 

Azaroak 25 Emakumeen aurkako indarkeriaren harira, Beldurra eta kontrolaren aurrean justizia feminista! lelopean, azaroaren 26an, larunbatean, Emakumeon* arteko bazkaria eginen dute Uharte Arakilen, 14:30ean, alhondigan. Ondoren, 18:00etan, Tera-pia Lorena Arangoaren antzezlana izanen da udaletxeko ganbaran. 

Aurretik, azaroaren 23an, asteazkena, Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak antolatuta Eraikiz Kolektiboko Aitziber Bañuelos Garciaren Agresiones sexistas mediadas por alcohol y otras drogas hitzaldia izanen da, 18:30ean, udaletxeko ganbaran, eta azaroaren 25ean, ostirala, 18:30ean, kontzentrazioa eginen dute Uharte Arakilgo plazan, eta 20:00etan Altsasun eginen den eskualdeko kontzentrazioan parte hartzera deialdia egin dute. 

Azaroaren 27an, igandea, 11:00etan, Emakumeen arteko sareak ehundu Etxarri Aranatzen eginen den ekimenean parte hartzeko gonbitea luzatu du ere Uharte Arakilgo Mugimendu Feministak.