Sakanako herri kirolarien eguna

Azaroaren 27an, igandea, Sakanako Herri Kirol eguna antolatu du Sakanako Mankomunitateak, Uharte Arakilen. 

Sakanako Mankomunitateko Jarduera Fisiko zerbitzuak Uharte Arakilgo Udalaren, Nafarroako Gobernuaren eta Sakanako herri kirolarien laguntzarekin, Sakanako Herri Kirol Eguna antolatu du azaroaren 27an, igandea, 11:30etik aurrera, Uharte Arakilgo plazan. Bertan bilduko dira herri kiriolari, aizkolari, trontzalari, harri jasotzaile eta soka tiratzaile sakandarrak.