Aralar mendizaleen topaleku

Guaixe 2022ko abe. 14a, 10:48
Mendigoizaleen Eguna ospatuko dute Aralarko santutegian. ARTXIBOA

Abenduaren 18an, igandea, Mendigoizaleen Eguna ospatuko dute Aralarko santutegian. 

Mendigoizaleen Eguna ospatzeko, abenduaren 18an, igandea, 9:00etan, Uharte Arakildik abiatuko dira mendizaleak Aralarko santutegira. 11:00etan zendutako mendizaleen oroimenez eta omenez meza eginen dute, eta, ondoren, 12:00etan auzatea eginen dute bildutako mendizaleek.