Uharte Arakilen festa egutegia zehaztu dute

Guaixe 2022ko abe. 19a, 10:01

Ubertearrak dantzan. ARTXIBOA

Sanjuanak eta sanmigelak badituzte data zehatzak.

Heldu den urteko festen plangintza zehazteko, Uharte Arakilgo Udaleko festa batzordea joan den astelehen arratsaldean elkartu zen. Bileratik herriko festen datekin atera ziren. San Joan festak garagartzaroaren 23, 24, 25 eta 26an izanen dira, ostiraletik astelehenera. San Migel festak, berriz, irailaren 29 eta 30 eta lastailaren 1ean, hau da, ostiraletik igandera.