San Silvestre traila Uharte Arakilen

Guaixe 2022ko abenduaren 23a

Uharte Arakilen jokatzen den KM Bertikala. ARTXIBOA

Aralar Mendi taldeak antolatuta, abenduaren 31ean, larunbatean, Itxesi parketik abiatuko da urte amaierako lasterketa. 

Uharte Arakilgo San Silvestre Traila abenduaren 31n, larunbata, 16:00etan, hasiko da Itxesi parketik. Haurrendako bi proba egonen dira, benjaminenea eta haurrena, eta kadeteek eta helduek San Vicenteko Bira eginen dute, 4,5 kilometro. Izena ematea egunean bertan 15:30etik aurrera izanen da, igerilekuetako tabernan; helduek bi eurotan eta haurrek doan. Ondoren, auzatea izanen da.