Oporretan hiru ekimen Uharte Arakilen

Guaixe 2022ko abe. 23a, 11:54

Abenduaren 27an, 28an eta 30ean, asteartea, asteazkena eta ostirala, argazki proiekzioa, ipuin kontalaria eta antzerkia izanen dira, hurrenez hurren, Uharte Arakilgo udaletxean. 

Uharte Arakilgo Udalak Eguberrietako oporretarako hiru ekimen antolatu ditu. Abenduaren 27an, asteartea, J. C. Irigoienen herriari buruzko argazki proiekzioa izanen da, 19:00etan, udaletxean. Abenduaren 28an, asteazkena, Izaskun Mujika ipuin kontalariaren saioa izanen da, 17:30ean, udaletxean, eta abenduaren 30ean, ostirala, 19:30ean, Lorena Arangoaren antzezlanaren emanaldia izanen da, udaletxean.