Areto futbola

Aralar Mendik gol festa ederrarekin mustu du urte berria

Guaixe 2023ko urt. 10a, 12:00

Aralar Mendi.

Hirugarren Mailako Areto Futbol Mailan denboraldiari tamaina hartu diote uharte arakildarrek

Asteburuan Areto Futboleko Hirugarren Mailako hamaikagarren jardunaldia jokatu zen. Uharte Arakilgo Aralar Mendik Anaitasuna taldea hartu zuen larunbatean Larrebieta pilotalekuan. Iruinarrak izan ziren markagailuan aurreratu zirenak, baina Aralar Mendik berehala erantzun zuen eta bi minutu beranduago Eneko Cruzek bana berdinduta, Errege egun ondorengo festarekin jarraitzea erabaki zuten uhartearrek. Horrela, golak iritsi ziren, bata bestearen atzetik, eta 7 eta 3 gailendu zen Aralar Mendi, merezimendu osoz. Jorge Mariñelarena (3), Eneko Cruz(2), Youssef El Akkari, eta Mounir El Akkari izan ziren golegileak. 

Ibararte Xota talde irurtzundarrak atseden jardunaldia zuen. 

Gauzak horrela, Universidad de Navarra taldeak jarraitzen du Hirugarren Mailako lider (22 puntu), Kirol Sport eta San Juan taldeekin puntutara berdinduta. Beraz, sailkapena puri-purian dago. Ibararte Xota zazpigarren da (13 puntu) eta Aralar Mendi taldea zortzigarren postura igo da (13 puntu). Asteburuan hamabigarren jardunaldia jokatuko da. Ibararte Xotak Universidad de Navarra liderra hartuko du Atakondoan eta Aralar Mendik hirugarren den San Juanen kontra jokatuko du Uharte Arakilen. Partida oso erabakigarriak dira biak, Universidad eta San Juan taldeek lidergoa jokoan dutelako.