Gazte ubertearrek herriko ihoteari buruzko informazio bilketa egin ondoren hura berreskuratzea erabaki zuten 1996an, eta kinto ospakizunekin bat egin zuten. Aurpegia estalita garai bateko gremioen parodiak egin zituzten, trapuzko panpin bat batetik bestera ibili zuten iluntzean su emateko, hartza ere... Aurreko urteetako elementuei berritasun gisa gazte antolatzaileek inkisizioaren antzezpena eta txerri hiltzearena gehitu zizkioten.