Berrikuntza lanengatik Aralarko santutegiak zortzi hilabetez itxi zituen ateak. Bitarte horretan kisusgileak teilatua guztiz berritu zuten horrela elizara ura ez sartzeko eta altzariak ez izorratzeko. Horrekin batera, elizaren lurraren azpian berogailua jarri zen, tenpluaren tenperatura epeltzeko. Lanek 78 milioi pezetako (468.789,4 euro) aurrekontua izan zuten. Lanak egin ondorengo aurreneko elizkizunean jende ugari izan zen.