Aralarrerako pista itxita dago

Guaixe 2023ko ots. 7a, 09:25

Santutegira joan nahi dutenek Baraibartik barna joan behar dute.

Negu giroak Aralar mendian elur ugari utzi du. Ondorioz Uharte Arakildik Aralar gaineraino daraman pistaren zati handi bat elurpean gelditu zen, eta hala jarraitzen du. Hori dela eta, Uharte Arakilgo Udalak Zamartzeko monasterio parean dauden seinaleetan pista itxita dagoela jakinarazten duten oharrak jarri ditu. Izan ere, udalak neguan ez du pista horren mantentze lanik egiten. 

Aipatu pista Uharte Arakilgo Udalak herriko abeltzainendako eta baso kudeaketarako egindako bidea da; ez dago Nafarroako Gobernuaren errepide sarean. Horregatik, udalak pistaren hasieran gaztigatzen du txirrindulariek eta motor gidariek debekatuta dutela han ibiltzea. Gainontzeko ibilgailuen abiadura muga orduko 20 km-koa dela jakinarazi, eta bidean abereak opatzeko aukera dagoelako tentuz gidatzeko eskatzen du.