Aralarko taberna eta jatetxeak aurki zabalduko ditu ateak

Guaixe 2023ko ots. 9a, 10:02

Jendea Aralarko aterpean gosaltzen eta atseden hartzen.

Egokitzapen lanak egiten ari dira 

Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak jakinarazi duenez, otsailaren 15ean, asteazkenarekin zabalduko ditu ateak, atzera ere, Aralarko tabernak eta jatetxeak. Kudeaketan eskualdatzea izan da eta arduradun berriak egoki jotzen dituzten aldaketak eta prestakuntzak egiteko itxi zuten ostalaritza zerbitzua. Hura asteazkenetik aurrera erabilgarri izanen da eta bere ohiko telefonoa mantentzen du, 948 373 032. Ostalaritza zerbitzua itxita badago ere, Aralar mendira igotzen diren mendizale eta bisitariek aldameneko aterpean har dezakete atseden eta babesa. Komunak ere baditu.