Ur kontsumoagatik ordaintzeko garaia

Guaixe 2023ko ots. 13a, 11:17

San Joan plazako iturria. ARTXIBOA

Joan den urteko bigarren zatia ordaindu behar da.

Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi du joan den urteko bigarren sei hilekoaren ur tasa kobratuko duela. Horretarako epea otsailarekin batera zabaldu eta martxoaren 1era arte hala segituko du. Ordainagiriak kontu korrontean helbideratuta dituzte uhartearrei udalak dagokiena otsailaren 14an, asteartearekin, kobratuko die. Ordainketak helbideratu gabe dituztenek jaso duten jakinarazpenean agertzen diren banku bulegoetan pagatu dezakete zerga.