Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi du Pausoka haur eskolan aurrematrikulazio epea hilaren 17ra arte, ostiralera arte zabalik dagoela. Udalak 0-3 urte bitarteko haurrendako heziketa eskaintzen du, D ereduan, hau da, euskaraz. Seme-alaben aurrematrikula egin nahi duten familiek Uharte Arakilgo udaletxetik pasa behar dute astegunetan, 10:00etatik 14:00etara. Haur eskola bertatik bertara ezagutu nahi dutenek otsailaren 22an, asteazkenarekin, izanen dute horretarako aukera, ate irekien jardunaldia eginen baita 16:00etatik 17:00etara.
Udalak azaldu duenez, Pausoka haur eskolaren ordutegia 07:45etik 15:30era da, eta jantoki zerbitzua du. Haur eskolak, gainera, hainbat gune ditu “haurrek gozatu eta ikasi” dezaten: erabilera anitzeko gela, oinez dakitenen eta ez dakitenen espazio berezituekin; psikomotrizitate gela zabala; patioa parkea, belardia eta baratza daude; lo kuluxka gela eta jangela.