Kable bidezko zerga ordaintzea dagokio

Guaixe 2023ko mar. 3a, 11:14
Uharte Arakilgo ikuspegia Aralarko santutegitik. ARTXIBOA

Aurtengo kanona da ordaindu beharrekoa.

Artxueta mendian telekomunikazio, telebista eta irrati antena ugari badaude ere, Uharte Arakildarrek telebista seinalean etxean kable bidez jasotzen dute aspaldi. Izan ere, Aralar mendiak antenen seinaleei traba egiten die eta ez die uzten herriraino jaisten. Konponbidea seinalea kable bidez ematea izan zen. Horregatik, uhartearrek urtero kable bidezko telebista zerga ordaindu behar dute. Hura ordaintzeko epea hilaren 17ra arte dago zabalik. Ordainagiriak helbideratuta dituzten herritarrei martxoaren 10ean kargatuko zaie kontu korrontean zenbatekoa. Ordainagiriak helbideratu gabe dituztenek, berriz, jasotako jakinarazpenetan agertzen diren banku bulegoetako batera joan beharko dute zerga pagatzera. Horretarako, dagokien ordainagiria aurkeztu beharko dute.