Lan istripua eraikuntza lan batean

Guaixe 2023ko mar. 14a, 14:47
Uharte Arakilgo herrigunean ekialderago dagoen kalea da San Migel, eskolen paretik ateratzen da. SITNA

Ezbeharra Uharte Arakilen gertatu da eta langileak besaurrea galdu du.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Uharte Arakilgo San Migel kaleko etxebizitza bateko teilatuko obran lan istripua izan da eguerdian. Foru administrazioak zehaztu duenez, teilatuan zerra erradialarekin lanean ari zen langile batek besaurrea moztu edo anputatu du. Ezbeharraren tokira 46 urteko gizonezkoa artatzera Uharte Arakilgo kontsultategiko medikua eta erizaina joan dira. Medikuarekin anbulantzian Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute zauritutakoa. Altsasuko parkeko suhiltzaileak joan diren ezbeharraren tokira. Bestetik, Foruzaingoak egin du istripuaren atestatua.