Etxerako egur epaitzak eskatzeko garaia

Guaixe 2023ko mar. 28a, 11:15

UharteArakilgo ikuspegia Lakuntzako San Sebastian ermitatik. ARTXIBOA

Egur epaitzak hartzen interesa dutenek apirilaren 10era arte eska dezakete.

Uharte Arakilgo Udalak etxerako egur epaitzak eskatzeko epea zabalik dagoela jakinarazi du. Haietakoren bat eskuratu nahi dutenek udaletxean izena eman behar dute eta epaitza bakoitzagatik 35 euro ordaindu. Eskatzaileen artean zozketa publikoa eginen da garagartzaroan eta hala banatuko dituzten aurtengo epaitzak. 

Zozketan epaitza eskuratzen dutenek garilaren 1etik azaroaren 1era arteko epea izanen dute epaitzak basotik atzeratzeko. Etxerako egurra nork bere baliabide propioekin edo kanpoko enpresen bidez bil dezakete. Egurra nola aterako den izena emateko garaian jakinarazi beharko da.