Ibilialdiak, orientazioa, eskalada eta abar mendi kanpusean

Guaixe 2023ko apirilaren 5a

Apirilaren 11tik 14ra arte haur eta gazteendako mendi kanpusa antolatu dute Uharte Arakilen.

Udaberriko eskola oporretan egiteko mendi kanpusa antolatu dute Uharte Arakilgo Udalak eta Naturkidek. Apirilaren 11tik 14ra, goizez, 8 eta 14 urte bitarteko gaztetxoek ibilaldiak, orientazioa ariketak, eskalada, konkis antzerako jokoak eta abar eginen dituzte. Izena ematea dagoeneko itxita dago, eta ekimenak arrakasta izan duela esan dute udaletik.