Igor Arrietak atseden hartu beharko du Tour du Juran izandako erorikoaren ondorioz izan dituen zauriez osatzeko. Kern Pharma taldeko txirrindulari uharte arakildarrak lan ona egin zuen Frantziako lasterketan. Arrietak ongi irakurri zuen lasterketa, eta azken mendateko igoeran, Mont Poupeten, igoera bikaina egin zuen, zortzigarren sailkatuz.
Tamalez, etapa bukatuta, helmugako portua jaisterakoan izandako istripu baten ondorioz aurpegian hainbat haustura ditu, eta atseden hartu beharko du. “Tour du Juran lasterketa ona egin eta gero helmugako portua jaisterakoan izandako istripu batek gelditzera behartu nau. Atsedena eta osatzea tokatzen da” azaldu du Sare Sozialetan. Aste honetan Ardeetako Klasikoetan aritzekoa zen Arrieta, baina osatzea dagokio.