Udalak langabea kontratatuko du

Guaixe 2023ko api. 18a, 11:48

Uharte Arakilgo udaletxea. ARTXIBOA

Eskabideak aurkezteko epea ostiralean despedituko da.

Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, baso lanak egiteko langabe bat kontratatuko du. Lanpostu horretan interesa duenak Nafar Lansarek, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, Altsasun duen bulegoan eman behar du izena ostiraleko 12:00ak baino lehen.