Uharte Arakilgo Erdi Aroko zubia urpean gelditu zen 2021eko abenduko uholde hartan. Ur emariak zubiaren petrilak mugitu zituen, haren bi ertzetan dauden harriak, ubeldera erortzea saihesten dutenak. Zubia zaharberritzeko lanak hilaren 17an hasi zituzten kisusgileek. Haien egitekoa izanen da petrileko harriak bere tokian jartzea. Horretarako, lehenik, petrilak kenduko dituzte, atzera egoki jartzeko.
Udalak gaztigatu duenez, eraberritze lanek irauten duten bitartean ez oinezkoek ez ibilgailuek ezin izanen dute zubia erabili.