Herri eskolen festa

Guaixe 2023ko mai. 2a, 11:48
Uharte Arakilgo igerilekuetako gunean bilduko dira Sakanako Herri Eskolaren festan. ARTXIBOA

Maiatzaren 6an, larunbata, Sakanako eskoletako ikasle, irakasle eta senide Uharte Arakilen bilduko dira.

Sortzen Euskal Eskola Publiko Berriaren Aldeko Elkarteak eta Sakanako Herri Eskolek antolatuta maiatzaren 6an, larunbata, Sakanako Herri Eskolen Jaia 2023 izanen da Uharte Arakilgo Itxesi igerilekuetako inguruan. 10:30ean elkoletako familiak elkartuko dira eta ordebete inguruko paseoa eginen dute. Bidean Erronka Kooperatiboa eginen dute ikasleek: taldeka ibilbidean zehar osatu beharreko erronkak izanen dituzte. Bukatzeko, auzatea eginen dute: txistorra, gazta eta senideek egindako postreak.