Herri larreen irekiera

Guaixe 2023ko mai. 3a, 11:03

Ata ibarrera daraman pista, Aralarren. ARTXIBOA

Atako eta Okubeko larreak erabiltzeko epea maiatzaren 3an, asteazkenean, despedituko da. 

Udal ordenantzari jarraituz, Atako eta Okubeko hesitutako larreak maiatzaren 4an, ostegunean, zabalduko ditu Uharte Arakilgo Udalak. Ordutik herriko abeltzainek azienda hara eraman dezakete, animaliak han bazka daitezen. Uharte Arakilgo Udalak zehaztu duenez, ahuntzak Okubeko larretan baizik ezingo dira bazkatu. Bi larre horietara azienda eraman nahi duten abeltzainek udalari eskaera egin behar diote, horretarako azken eguna maiatzaren 3a da. Ganaduzaleek aurkeztu beharreko agiriak honakoak dira: larreetan zenbat azienda sartzeko asmo duen eta animalien saneamendu egiaztagiria.