Udalak igeriketako eta sorospeneko monitore zerbitzua kontratatzeko deialdia egin du

Guaixe 2023ko mai. 5a, 11:49

Uharte Arakilgo udaletxea. ARTXIBOA

Proposamenak hilaren 19ko 14:00ak arte aurkez daitezke.

Uharte Arakilgo Udalak Itxesi aisialdi guneko kirol instalazioetako igeriketa eta sorospen monitore zerbitzua kontratatzeko deialdia egin du. Lizitazioaren gehienezko prezioa 18.113,75 eurokoa da (BEZ kanpo). Urte bateko kontratua beste lau urtez luza daiteke. Kasu horretan kontratuaren balioa, luzapen edo aukera guztiak barne, 90.568,76 eurokoa (BEZ kanpo) izanen da.