Kirol azpiegiturak garbitzeko eta mantentzeko zerbitzua, turismo sarbideen eta informazioaren kontrola eta udal igerilekuko tabernaren ustiapen zerbitzuaren ardura eman nahi du Uharte Arakilgo Udalak. Kontratu hori emateko deialdia egin du. Lizitazioaren prezioa 15.039,80 eurokoa da (BEZ kanpo). Kontratua lau urez luzatu daiteke eta orduan haren balioa, luzapen edo aukera guztiak barne, 75.199,00 eurokoa (BEZ kanpo) da. Kalitate-prezio erlazio onena egiten duen eskaintzari emanen dio kontratua udalak.