Maiatzaren 8a San Migel goiangeruaren agerpenaren eguna da eta aurten astelehena denez, uhartearrek hurrengo igandera mugitu dute Aralarko santutegira egiten duten erromeria: maiatzaren 14an, igandea, izanen da. Goiztiarrenak 09:00etaik ekinen diote eta autoarekin joaten direnak ere bada. Behin goian, Uharte Arakilgo Udalak auzatea eskainiko du eta 12:30ean meza izanen da. Ondoren bazkaria eginen dute. Bazkarian izena emateko eta ordaintzeko azken eguna maiatzaren 4a, osteguna, da, udaletxean.