Idiazabalek Gazta Azoka hartu du asteburuan. Gaztaren inguruko festan ezin gazta salmenta falta. Plazan jarritako salmahaietako gazten dastatzea egin eta herritarrek gustukoenaren aldeko botoa emateko aukera izan zuten aurten ere. Horren bidez azokako gazta irabazlea aukeratu zuten. Saria herrian bertan gelditu zen, Idiazabalgo Aranburu Gaztandegiak eskuratu baitzuen lehen saria. Uharte Arakilgo Sustrai gaztandegiak, beste gaztandegi batekin berdinduta, bosgarren saria eskuratu zuen.