Sakanako herri eskolak beraien festan elkartuta

Guaixe 2023ko mai. 10a, 11:10

Haurrak zuhaitzak identifikatzen aritu ziren, besteak beste. UTZITAKOA

Uharte Arakilgo Itxesin festa ospatu zuten maiatzaren 6an.

Sakanako bederatzi herri eskoletako familiak eta hezkuntza komunitatea Uharte Arakilgo Itxesi aisialdi gunean elkartu ziren larunbatean. Aparteko aitzakia zuten horretarako: Sakanako herri eskolen festa. Hasteko ibilaldi polit bat egin zuten basoan barna. Bidean txikienek eta gaztetxoenek egiteko desberdinak izan zituzten. Aurrenekoek zenbait animalia aurkitu eta identifikatzeko jolas bat egin zuten, atzenak, berriz, taldeka, zuhaitzak identifikatzeko jolas batean parte hartu zuten. 


Gosari ederra egiteko aukera izan zuten. UTZITAKOA

Kooperazio erronkak gainditu ahala, denen artean Sakanako eskolen abestia eta irudia osatzen joan ziren puzzle handi batean. Festa eta goiza despeditzeko, Itxesiko jolastoki paregabean jolasean aritu ziren. Guztia borobiltzeko, Uharte Arakilgo gazta eta Arbizuko txistorra eta familiek prestatutako postreez osatutako hamaiketako bikaina izan zuten.