Udalak kultura, kirol eta gizarte erakundeendako dirulaguntza deialdia egin du

Guaixe 2023ko mai. 12a, 11:27
Uharte Arakilgo udaletxea. ARTXIBOA

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 19an despedituko da.

Herrian uhartearren parte hartzea bultzatzen duten jarduerak, bizi kalitatea hobetzen
dutenak eta kulturaren ezagupena nahiz garapena sustatzen dutenak, prestakuntzako, arte eta kulturako, gizarte eta kulturako edota kiroleko jardunen bidez. Horiek guztien antolatzaileei  dirulaguntza eman diezaieke Uharte Arakilgo Udalak horretarako propio deitu duen laguntza deialdian eskaera aurkezten badute. Uharte Arakilgo kultura, kirol eta gizarte entitateek dute eskabideak aurkezteko aukera.